DOT Durangaldea

EGURALDIA

Bero ostiralerako eta tarteka zerua hodeitsu egongo da

Egunaren bigarren partean trumoi-ekaitzak izango dira ziurrenik EGURALDIA | Ostiralean ere egingo du beroa, baina tenperatura maximoak bizpahiru gradu baxuagoak izango dira; kostaldean izango da jaitsiera handiagoa eta hango altuenak 25 ºC ingurukoak izan daitezke, barnealdekoak 30 eta 35 ºC artekoak izango dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, iparraldean behe-hodeiekin eta arratsaldetik aurrera bero-hodeiekin. Egunaren […]

Bero ostiralerako eta tarteka zerua hodeitsu egongo da Irakurri albistea »

Ostegunean tenperatura maximoak igoko dira berriro

Hainbat tokitan 35 ºC-tik gorako tenperatura izango ditugu EGURALDIA | Ostegunean tenperatura maximoak igoko dira berriro. Barnealdean maximoen igoera txikia izango da, kostaldean nabarmen igoko dira; altuenak 30 eta 35 ºC artekoak izango dira orokorrean, kantauri barnealdeko hainbat tokitan 35 ºC-tik gorakoak. Giroa eguzkitsu egongo da, baina zerua ez da garbi egongo; iparraldean behe-hodeiak agertuko

Ostegunean tenperatura maximoak igoko dira berriro Irakurri albistea »

Asteazkenean bero egingo du Durangaldean

Arratsaldea aurrera joan ahala bero-hodeiak ugarituz joango dira EGURALDIA | Asteazkenean bero egingo du, batez ere barnealdean. Tenperatura bizpahiru gradu altuagoa izango da eta maximoak 30 eta 35 ºC artekoak izango dira, kostaldean 30 ºC-tik beherakoak oraindik. Zerua hodei gutxirekin egongo da; goizean goiz lainoa eta behe-hodeiak agertuko dira. Arratsaldea aurrera joan ahala bero-hodeiak ugarituz

Asteazkenean bero egingo du Durangaldean Irakurri albistea »

Astearterako ez da aldaketa handirik espero

Arratsaldetik aurrera bero-hodeiak ugaritu egingo dira EGURALDIA | Asteartean ez da aldaketa handirik espero. Zenbait lekutan tenperatura maximoak jaits daitezke, baina barnealdean giroak udako itxurarekin jarraituko du, batez ere hegoaldean. Giroa eguzkitsu egongo da; kostaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin, batez ere egunaren hasieran. Arratsaldetik aurrera bero-hodeiak ugaritu egingo dira eta barnealdean zaparradaren bat

Astearterako ez da aldaketa handirik espero Irakurri albistea »

Astelehenean tenperatura maximoak jaitsi egingo dira

Udako giroarekin jarraituko dugu aste osoan EGURALDIA | Astelehenean tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, baina udako giroarekin jarraituko dugu. Zerua tarteka lainotuta ikusiko dugu, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea, bereziki hegoaldean. Horrez gain, egunaren amaieran behe-hodeiak sor daitezke kostaldean. Kostaldean mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da,

Astelehenean tenperatura maximoak jaitsi egingo dira Irakurri albistea »

Igandean berotik jarraituko du eguraldia

Larunbateko balioak errepika daitezke EGURALDIA | Igandean berotik jarraituko du aroak. Baliteke kostaldean brisaren ondorioz maximoak koska pare bat jaistea, baina gainerako lekuetan larunbateko balioak errepika daitezke. Eguzkitsu egongo da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Arratsaldean baliteke bero-hodei batzuk garatzea barnealdean eta baliteke lekuren batean zaparrada trumoitsuren bat botatzea, probabilitate handiagoarekin hegoaldean. Hegoaldeko haize

Igandean berotik jarraituko du eguraldia Irakurri albistea »

Larunbatean tenperaturak nabarmen egingo du gora

Kostaldeko leku batzuetan brisa sartuko du eguerdi inguruan EGURALDIA | Larunbatean, tenperaturak nabarmen egingo du gora. Tenperatura maximoak 30-35 ºC artean geldituko dira, eta baliorik altuenak barnealdean neurtuko dira. Eguzkitsu egongo da, goi-hodeien zertzelada batzuekin, eta baliteke zenbait momentutan zerua zurixka ikustea. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin mendi inguruetan. Kostaldeko leku batzuetan brisa sartuko

Larunbatean tenperaturak nabarmen egingo du gora Irakurri albistea »

Ostiralean eguzkia izango da nagusi eta tenperaturak gora egingo du

Tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora: 26-30 ºC-ra iritsiko dira EGURALDIA | Ostiralean eguzkia izango da protagonista eta tenperaturak gora egingo du. Eguzkiak berehala xurgatuko ditu egunsentiko behe-lainoak eta gerora zerua ia oskarbi egongo da. Tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora: 26-30 ºC-ra iritsiko dira barnealdean eta 22-24 ºC-ra kostaldean. Haizea ahul ibiliko da, eta

Ostiralean eguzkia izango da nagusi eta tenperaturak gora egingo du Irakurri albistea »

Eguzkia eta tenperaturak gora ostegunerako

Tenperatura maximoak 20-25 ºC artekoak izango dira EGURALDIA | Ostegunean tenperaturak gora egingo du eta arratsaldean eguzkitsu geldituko da. Kantauri isurialdeko hainbat lekutan, batez ere ekialdean, goizean hodeiguneak nagusituko dira eta euri-langarra ere egin dezake; eguerdirako, ordea, altxatuz joango da eta arratsaldean eguzkitsu geldituko da. Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean, egunsentiko behe-lainoa desegin ostean,

Eguzkia eta tenperaturak gora ostegunerako Irakurri albistea »

Scroll to Top