DOT Durangaldea

KIROLAK

Munduko txapeldunei omenaldia Athleticen eta Espanyolen arteko partida hasi baino lehen

Elene Gurtubayk eta Daniela Agotek, 20 urtez azpiko Munduko txapeldunek, Katedralaren aitortza jasoko dute FUTBOLA | Athletic Clubek Elene Gurtubayri eta Daniela Agoteri omenaldia egingo die ostiral honetan San Mamesen, Lezaman hezitako eta emakumezkoen lehen taldeko kide diren bi futbolariei. Joan den irailean, bi jokalariek 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuten Espainiako selekzioarekin, David […]

Munduko txapeldunei omenaldia Athleticen eta Espanyolen arteko partida hasi baino lehen Irakurri albistea »

Elorrioko 49. ziklo-krosak 800 txirrindulari inguru bildu nahi ditu

Azaroaren 28an eta 29an jokatuko dute proba, San Jose inguruko landetan ELORRIO | Elorrioko ziklo-krosak 49. edizioa izango du azaroaren 28an eta 29an, San Jose inguruko landetan. Antolatzaileek 800 txirrindulari inguru batzea espero dute, oinarrizko mailetako zein goi-mailako lehiakideen parte-hartzearekin. Probaren aurkezpena Solatxu baserrian egin zuten, ziklo-krosaren historiarekin lotutako hainbat txirrindulari eta lagun bilduta. Aurtengo

Elorrioko 49. ziklo-krosak 800 txirrindulari inguru bildu nahi ditu Irakurri albistea »

Tabirakok hirugarren porrota jarraian jaso du, CB Arabaren aurka (68-59)

Durangoko taldeak lehen zatian pilatutako desabantaila murriztea lortu zuen atsedenaldiaren ostean, baina ez zuen markagailua iraultzerik izan SASKIBALOIA | Tabirako Baquéko emakumezkoen taldeak hirugarren porrota jarraian jaso zuen asteburuan, Gasteizen CB Arabaren aurka 68-59 galdu ostean. Lehen Maila Nazionalean lehiatzen den talde durangarrak, hala ere, hiru garaipen eta hiru porroteko balantzea du orain sailkapenean. Partida

Tabirakok hirugarren porrota jarraian jaso du, CB Arabaren aurka (68-59) Irakurri albistea »

Athleticen festa Anoetan Realari irabazi ondoren (1-4)

Lehen zati bikain bati esker, talde zuri-gorriak garaipen sendoa lortu du derbian KIROLAK | Athletic Clubek garaipen handia lortu du Anoetan, Real Sociedad 1-4 mendean hartuta. Talde zuri-gorriak lehen zatian bideratu du derbia, joko bizi eta ausartarekin. Sara Ortegak gol ikusgarria sartu du lehenengoa egiteko, eta Azkonak bi gol gehitu ditu atsedenaldira iritsi aurretik. Bigarren

Athleticen festa Anoetan Realari irabazi ondoren (1-4) Irakurri albistea »

Amorebieta-Etxanon Pilota Pro Fest jaialdiaren lau jardunaldi egingo dira

Ekitaldian Binakako Txapelketako partidak, musika, jolasak eta ikusleen arteko zozketak uztartuko dira PILOTA | Pilota Pro Fest jaialdiaren edizio berri bat iritsiko da Amorebieta-Etxanora, eta lau jardunaldi izango ditu: abenduaren 11n, urtarrilaren 4an eta 22an, eta otsailaren 12an. Egitarauak Binakako Txapelketako A eta B serieetako partidak eta ikusleentzako hainbat aisialdi-jarduera bilduko ditu. Pilota profesionaleko partidez

Amorebieta-Etxanon Pilota Pro Fest jaialdiaren lau jardunaldi egingo dira Irakurri albistea »

Elorrioko Mendi Astea azaroaren 16tik 28ra ospatuko dute

Egitarauak proiekzioak, hitzaldiak eta urteko batzarra bilduko ditu ELORRIO | 2026ko Mendi Astearen edizio berri bat ospatuko du azaroaren 16tik 19ra, mendizaletasuna, eskalada eta natura ardatz dituzten ikus-entzunezko proiekzioekin eta solasaldiekin. Jarduerak herriko hainbat gunetan egingo dituzte. Horrez gain, azaroaren 16tik 28ra, Iturri Kultur Etxeak emakume mendizaleen ibilbideari buruzko erakusketa hartuko du. Egitaraua azaroaren 16an,

Elorrioko Mendi Astea azaroaren 16tik 28ra ospatuko dute Irakurri albistea »

Tabirakok San Ignacio Premoren aurka galdu du eta Gasteizen bilatuko du garaipena

Naia Puente izan zen etxeko taldeko saskiratzaile nagusia, 16 punturekin SASKIBALOIA | Tabirakoko Emakumezkoen Lehen Maila Nazionaleko taldeak ezin izan zuen garaipena lortu joan den larunbatean Durangon. Etxekoek 63-76 galdu zuten San Ignacio Premoren aurka, ligako bigarren sailkatuaren kontra, eta hiru garaipen eta bi porroteko balantzea dute orain. Erronka zaila zuten durangarrek aurrean. Izan ere,

Tabirakok San Ignacio Premoren aurka galdu du eta Gasteizen bilatuko du garaipena Irakurri albistea »

Camposek deskontuan sartutako golak puntu bat eman dio Athletici

Eva Navarrok zuriak aurretik jarri ditu 85. minutuan, baina Ane Camposek, aurrelari peto-petoaren jokaldi batean, berdinketa lortu zuen KIROLAK | Athletic Clubek suspensez beteriko berdinketa lortu du Real Madrid indartsuaren aurka, Lezaman jokatutako Liga F-ko 10. jardunaldian. Zuri-gorriek aukera onak izan dituzte, ez dira kikildu eta, ahalegin horri esker, partida berdintzea lortu dute. Eva Navarrok

Camposek deskontuan sartutako golak puntu bat eman dio Athletici Irakurri albistea »

Mallabiak idi-proben txapelketaren XXXVI. edizioa hartuko du

Probak azaroaren 7an eta 9an jokatuko dira, 21:00etatik aurrera, udal probalekuan MALLABIA |  Udalak Idi-proben XXXVI. Txapelketa antolatuko du azaroaren 7an eta 9an. Idi-probak, idiek harria arrastatzean oinarritutako herri-kirol tradizionala, izango dira bi jardunaldietako protagonistak. Saio biak Mallabiko udal probalekuan egingo dira, 21:00etan hasita. Txapelketan sei parte-hartzaile izango dira, bi jardunalditan banatuta. Azaroaren 7an, zapatuan,

Mallabiak idi-proben txapelketaren XXXVI. edizioa hartuko du Irakurri albistea »

Scroll to Top