Tenperatura maximoak 20-25 ºC artekoak izango dira

EGURALDIA | Ostegunean tenperaturak gora egingo du eta arratsaldean eguzkitsu geldituko da. Kantauri isurialdeko hainbat lekutan, batez ere ekialdean, goizean hodeiguneak nagusituko dira eta euri-langarra ere egin dezake; eguerdirako, ordea, altxatuz joango da eta arratsaldean eguzkitsu geldituko da. Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean, egunsentiko behe-lainoa desegin ostean, eguzkitsu geldituko da. Tenperatura maximoak 20-25 ºC artekoak izango dira. Haizea iparraldetik edo ipar-ekialdetik ibiliko da.


