Udako giroarekin jarraituko dugu aste osoan

EGURALDIA | Astelehenean tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, baina udako giroarekin jarraituko dugu. Zerua tarteka lainotuta ikusiko dugu, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea, bereziki hegoaldean. Horrez gain, egunaren amaieran behe-hodeiak sor daitezke kostaldean. Kostaldean mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta barnealdean egunaren bigarren partean iparraldekoa izango da nagusi.


