Arratsaldea aurrera joan ahala bero-hodeiak ugarituz joango dira

EGURALDIA | Asteazkenean bero egingo du, batez ere barnealdean. Tenperatura bizpahiru gradu altuagoa izango da eta maximoak 30 eta 35 ºC artekoak izango dira, kostaldean 30 ºC-tik beherakoak oraindik. Zerua hodei gutxirekin egongo da; goizean goiz lainoa eta behe-hodeiak agertuko dira. Arratsaldea aurrera joan ahala bero-hodeiak ugarituz joango dira eta barnealdean trumoi-ekaitzak izan daitezke. Ekialdeko haizea nagusi hasieran, arratsaldean haizea iparraldetik finkatuko da.


