DOT Durangaldea

Ostiralean eguzkia izango da nagusi eta tenperaturak gora egingo du

Tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora: 26-30 ºC-ra iritsiko dira

Tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora ARGAZKIA: Victor Uriarte

EGURALDIA | Ostiralean eguzkia izango da protagonista eta tenperaturak gora egingo du. Eguzkiak berehala xurgatuko ditu egunsentiko behe-lainoak eta gerora zerua ia oskarbi egongo da. Tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora: 26-30 ºC-ra iritsiko dira barnealdean eta 22-24 ºC-ra kostaldean. Haizea ahul ibiliko da, eta eguerdi partean ipar-ekialdetik finkatuko da eta indar pixka bat hartuko du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top