DOT Durangaldea

Igandean berotik jarraituko du eguraldia

Larunbateko balioak errepika daitezke

Hegoaldeko haize ahula ibiliko da

EGURALDIA | Igandean berotik jarraituko du aroak. Baliteke kostaldean brisaren ondorioz maximoak koska pare bat jaistea, baina gainerako lekuetan larunbateko balioak errepika daitezke. Eguzkitsu egongo da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Arratsaldean baliteke bero-hodei batzuk garatzea barnealdean eta baliteke lekuren batean zaparrada trumoitsuren bat botatzea, probabilitate handiagoarekin hegoaldean. Hegoaldeko haize ahula ibiliko da, eta eguerdian brisa altxatuko du kostaldean eta arratsaldean barnealdera zabalduko da. Iluntzean haizeak mendebal edo ipar-mendebaldera egingo du, kostaldean bolada gogor batzuekin, eta giroa freskatuko du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top