DOT Durangaldea

MAÑARIA

Mañariko argazki zaharrak bildu eta digitalizatzeko kanpaina abiatuko dute

Ursula Donea adinekoen elkarteak, bere 40. urteurrenaren harira, herriko ondare historikoa berreskuratu nahi du Gerediagarekin batera MAÑARIA |  “Argazki batek mila hitzek baino gehiago balio omen du”. Eredu horri jarraituz, Mañariko Ursula Donea adinekoen elkarteak proiektu berezi eta hunkigarri bati ekin dio herriko ondare historiko eta kulturala kontserbatzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Datorren urtean elkarteak 40. […]

Mañariko argazki zaharrak bildu eta digitalizatzeko kanpaina abiatuko dute Irakurri albistea »

Mañariko Udalak Errekondo jatetxearen kudeaketa lizitazio publikora atera du

Gutxieneko kanona hilean 363 eurokoa da eta kontratua gehienez hamar urtez luzatu ahalko da MAÑARIA | Mañariko Udalak Errekondo jatetxearen kudeaketa esleitzeko lizitazio publikoa abiatu du. Interesdunek abuztuaren 3ra arte izango dute euren proposamenak aurkezteko aukera. Lizitazio honen bidez, Udalaren helburua da herriko jatetxe enblematiko honen kudeaketa esleitzea, herritarrei zein bisitariei ostalaritza zerbitzua bermatzen jarraitzeko.

Mañariko Udalak Errekondo jatetxearen kudeaketa lizitazio publikora atera du Irakurri albistea »

Lurraren Zientzietako Mañariko topaketak harremanak sendotzeko balio izan du

Guztira, estatuko 60 bat lagun elkartu ziren geologia eta paleontologia gaietan sakontzeko eta esperientziak partekatzeko MAÑARIA – Pasa den asteburuan, maiatzaren 30ean eta 31n, Lurraren Zientzietako Entitateen IX. Topaketa Nazionala burutu da Mañarian. Topaketa hauen funtsa geologia eta paleontologia gaietan interesa duten entitateak elkartzea da, partaideek elkar ezagutu dezaten, harremanak estutzeko, lankidetzak abiatzeko eta, oro

Lurraren Zientzietako Mañariko topaketak harremanak sendotzeko balio izan du Irakurri albistea »

Mañariko Udalak balorazio “oso positiboa” egin du Maiatza Kulturalaz

Hilabete osoan zehar antolatutako ekitaldiek erantzun bikaina izan dute herritarren aldetik MAÑARIA – Mañariko Udalak balorazio oso positiboa egin du aurtengo Maiatza Kulturalaren inguruan. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, hilabete osoan zehar garatu den egitarauak herritarren erantzun bikaina jaso du, eta parte-hartzea handia izan da prestaturiko jarduera gehien-gehienetan. Gainera, herria dinamizatzeaz gain, eskualdeko beste udalerri batzuetako bisitariak

Mañariko Udalak balorazio “oso positiboa” egin du Maiatza Kulturalaz Irakurri albistea »

Arri eta Oreka TX taldearen kontzertua izango dira Mañariako asteburu kulturaleko protagonistak

Larunbatean formatu txikiko piezak egongo dira udalerrian zehar, eta igandean Oreka TXk Angurretan joko du MAÑARIA | Arri proiektuaren baitan, formatu txikiko lanak ikusi ahal izango dira larunbatean herriko hainbat gunetan. Igandean, berriz, Oreka TX taldearen kontzertua izango da Angurretan; antolakuntzak herrigunetik oinez igotzeko deia egin du. Mañariako Maiatza Kulturalak aurrera jarraituko du datozen egunetan.

Arri eta Oreka TX taldearen kontzertua izango dira Mañariako asteburu kulturaleko protagonistak Irakurri albistea »

Mañariko Udalak banku eta zakarrontzi berriak jarri ditu plazaren ondoko parkean

Zaharkituta zeuden lau eserleku eta hiru zakarrontzi ordezkatu ditu MAÑARIA | Udalak lau banku eta hiru zakarrontzi berri jarri ditu plaza nagusiaren eta errekaren ondoan dagoen parkean. Lanak joan zen astean burutu ziren eta 2.253 euroko aurrekontua izan dute. Orain arteko elementuak zaharkituta zeudenez, ordezkatu egin dira. Banku eta zakarrontzi berriak material erresistentez eginda daude,

Mañariko Udalak banku eta zakarrontzi berriak jarri ditu plazaren ondoko parkean Irakurri albistea »

2.217 bisitari jaso zituen 2025ean Mañariko Hontza Museoak

Hontza Museoak 2025eko balantze positiboa egin du bisitarien hazkundea eta jarduera zientifiko eta pedagogikoa sendotuz MAÑARIA| Hontza Museoak, Bizkaiko Natur Zientzien lehen museo ofizialak, 2025eko urtea balantze oso positiboarekin itxi du. Mañariako Zumelaga Jauregian kokatua (Ebaristo Bustintza “Kirikiño” idazlearen azken egoitza izan zena) museoak 2.217 bisitari jaso ditu urtean zehar, eta guztira 24.431 bisitara iritsi

2.217 bisitari jaso zituen 2025ean Mañariko Hontza Museoak Irakurri albistea »

Mañariko Hontza Museoak 2025eko balantze positiboa egin du

Bisitarien hazkundea eta jarduera zientifiko eta pedagogikoaren sendotu du MAÑARIA | Hontza Museoak, Bizkaiko Natur Zientzien lehen museo ofizialak, 2025eko urtea balantze oso positiboarekin itxi du. Mañariako Zumelaga Jauregian kokatua (Ebaristo Bustintza “Kirikiño” idazlearen azken egoitza izan zena) museoak 2.217 bisitari jaso ditu urtean zehar, eta guztira 24.431 bisitara iritsi da 2014an berriro ireki zenetik. Hiri-nukleo handietatik urrun

Mañariko Hontza Museoak 2025eko balantze positiboa egin du Irakurri albistea »

Sasi bereziren etorreragaz ospatuko dira Mañarian inauteriak

Otsailaren 14an ospatuko da jaialdia musika, txokolatada eta mozorro lehiaketagaz MAÑARIA| Mañariak inauteriak ospatuko dauz otsailaren 14ko zapatuan, herriko kaleak jai giroz eta mozorroz beteko dabezan egitarauagaz. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da egitaraua, Sasi bereziren etorreragaz. Kantina babestuz herrian zehar ibiliko dira pertsonaiak, trikitilariek lagunduta, kalez kale jai giroa zabalduz. Eta 18:00etan mozorro onenaren saria banatuko

Sasi bereziren etorreragaz ospatuko dira Mañarian inauteriak Irakurri albistea »

Scroll to Top