Kostaldeko leku batzuetan brisa sartuko du eguerdi inguruan

EGURALDIA | Larunbatean, tenperaturak nabarmen egingo du gora. Tenperatura maximoak 30-35 ºC artean geldituko dira, eta baliorik altuenak barnealdean neurtuko dira. Eguzkitsu egongo da, goi-hodeien zertzelada batzuekin, eta baliteke zenbait momentutan zerua zurixka ikustea. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin mendi inguruetan. Kostaldeko leku batzuetan brisa sartuko du eguerdi inguruan edo arratsaldean, eta beroa zertxobait arinduko du.


