DOT Durangaldea

Sestaon emakume bat atxilotu dute arma zuriarekin lesioak eragiteagatik

Ertzainek 49 urteko emakume bat atxilotu dute hiru pertsonari arma zuriarekin eraso egitea leporatuta

Gertaera domeka honetan izan zen

SESTAO | Igande honetan arratsaldeko zortziak baino lehentxeago, Ertzaintzari jakitera eman zioten hainbat pertsona borrokan ari zirela Sestaoko Kasko plazan.

Herritarrak babesteko lanetan ari ziren patruilak berehala joan ziren adierazitako lekura, eta egiaztatu ahal izan zuten hiru pertsona zeudela arma zuriz zaurituta, eta herriko osasun-zentro batera joan zirela laguntza jasotzera. Horien artean 26 eta 28 urteko bi emakume zeuden, eta lehenengoak ebakia zuen lepauztaian eta bigarrena Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, zauri bat baitzuen toraxean. Hirugarrena 27 urteko gizon bat zen, eta ebakiak zituen eskuetan. Hiru biktimak espainiar nazionalitatekoak dira.

Esku hartu zuten agenteek, gertakarien lekuan egindako ikerketaren eta zaurituek eta gertatutakoaren lekukoek emandako testigantzen bidez, emakume bat, 49 urtekoa, identifikatu eta atxilotu ahal izan zuten lekuan bertan, arma zuriarekin lesioak eragitea leporatuta.

Atxilotua Ertzaintzak aurretik lau aldiz ikertu du, eta polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko eginbideak instruitzera.

Ertzaintzak zabalik du ikerketa erasoa eragin zuten arrazoiak argitzeko eta atxilotutako emakumeak erabili zuen arma zuria, ustez labana bat, aurkitzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top