Durango berdeago, freskoago eta garbiago bat egiteko plan integrala aurkeztu du EH Bilduk
Koalizioak ohartarazi du Durangok 8 m² berdegune besterik ez duela biztanleko, Osasun Antolakundeak (MOE) gomendatutako 15 m²-etatik oso urrun DURANGO – Bero-bolada betean eta klima-aldaketaren inguruko eztabaida mahai gainean dagoela, Durangoko EH Bilduk bere Trantsizio Ekosozialerako Plan Integrala aurkeztu du jendaurrean. Udalerria hiru norabide nagusitan eraldatzea helburu duen ibor-orria da: Durango berdeago, freskoago eta garbiago […]