DOT Durangaldea

Uda Girok hamahiru kultur proposamen eramango ditu Durangoko kaleetara uda honetan

Ekainetik irailera bitartean, adin guztientzako proposamenak uztartuko ditu programazioak

Bueltan da Uda Giro San Agustin Kultur Gunearen eskutik.

DURANGO | Durangok gaur goizean aurkeztu du Uda Giro programazioaren edizio berria. San Agustin Kultur Guneak antolatutako zikloak kultura herriko plaza, parke eta bestelako espazio publikoetara eramango du berriro ere uda osoan zehar. Guztira hamahiru proposamen eskainiko dira ekainaren 23tik irailaren 5era, adin guztietako herritarrei zuzenduta. Zirkoa, antzerkia, musika, dantza garaikidea, zinema, magia, bertsolaritza eta performancea izango dira programako ardatz nagusiak.

Aurkezpenean, Paule Sanchez Kultura zinegotzi eta San Agustin Kulturguneko presidenteak nabarmendu du helburua Durango “aire zabaleko agertoki handi” bihurtzea dela, kultura herritarrengana hurbilduz eta tokiko talentua balioan jarriz. Programazioan hainbat artista durangarrek hartuko dute parte (Irati Bilbao, Iñaki Jaio, Aroa Blanco edota Oskar Lu, esaterako), eta eguraldi txarra eginez gero, emanaldi guztiek estalitako ordezko gune bat izango dute.

Programazioa

Ekainak 23, 18.30ean (Otamotzena): OH-PERA!, Zirko Txoskoren umorea, antzerki bisuala eta zirko garaikidea uztartzen dituen ikuskizuna.

Ekainak 29, 18.00etan (Tabira parkea): Delivery, Oier Jurado magoaren eskutik.

Ekainak 29, 19.00etan (Tabira parkea): bertso saioa Gorka Pagonabarraga, Nerea Ibarzabal, Irune Basagoiti eta Gorka Lazkanorekin.

Uztailak 2, 18.00etan (Benita Uribarrena parkea): Oteizarekin solasean, Beñat Achiary, Alaitz Muro eta Raúl García Etxeberriaren inprobisazio-performancea, Durangoko Arte eta Historia Museoaren 40.9 urteurrenaren harira.

Uztailak 4, 20.00etan (Aurora Abasolo parkea): GOTA, Txema Muñozen kale ikuskizuna, FETEN sarietan Kale Ikuskizun Onenaren saria eta Max sari bat irabazitakoa.

Uztailak 9, 20.00etan (Plateruenako terraza): Botxo Boogies taldearen kontzertua, Juan Crisóstomo Arriagari eskainitako omenaldia.

Uztailak 11, 20.00etan (Tabira parkea): Kayara, inka gerraria animazio-filmaren emanaldia.

Uztailak 18, 20.00etan (Ezkurdi): Dantza Garaikideko 2 Pieza, identitatea, memoria eta paisaia kulturala ardatz dituen proposamena.

Uztailak 23, 20.00etan (Plateruenako terraza): Irati Bilbaoren Bloom lan berriaren aurkezpena, hainbat musikarik osatutako taldearekin batera.

Uztailak 24, 19.00etan (Otamotzena): Alonso, ezinezko mandatuen mezularia, Hortzmuga Antzerkiaren ikuskizuna, Aroa Blancoren parte-hartzearekin.

Abuztuak 1, 18.30ean (Aurora Abasolo parkea): Anónima, Vaiven Zirkoaren lana, gizartean ikusezin bihurtzen diren pertsonen inguruko hausnarketa.

Abuztuak 8, 20.00etan (Benita Uribarrena parkea): The Not-So-Green Man, Oskar Lu durangarraren dantza-antzerki pieza, gizakiaren eta naturaren arteko harremanari buruzkoa.

Irailak 5, 22.00etan (Aurora Abasolo parkea): Kodizia Late Night, BarSanti konpainiaren tragicomedia, osasun publikoaren egoerari eta aseguru pribatuen gorakadari buruzko gogoeta egiten duena.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top