Interesdunek B1, B2 eta C1 mailetako euskara ikastaro trinkoetarako izen-ematea aurrez aurre euskaltegian edo webgunean online egin dezakete

Matrikulazio epea ekainaren 26ra bitarte izango da

DURANGO | Durangoko Udal Euskaltegiak 2026ko udako ikastaro trinkoen matrikulazio epea zabaldu du, titulazio berri bat lortze aldera euskararen ikaskuntzan aurrera egin nahi duten guztiei zuzenduta.

Ikastaro hauetan B1, B2 eta C1 mailak lantzeko aukera izango da, eta izena eman dezakete bai lehen aldiz matrikulatzen direnek, bai aurreko urteetan Euskaltegiko ikasle izan direnek.

Matrikulazio epea ekainaren 26ra bitarte izango da, eta interesa dutenek aurrez aurre egin beharko dute matrikula Euskaltegiko bulegoan edo Durangoko Udal Euskaltegiko web orriaren bidez HEMEN 

Herritarrei arreta ordutegia honakoa izango da:

  • Astelehenetik asteazkenera: goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:30etik 18:00etara.
  • Ostegun eta ostiraletan: goizez 10:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, adierazitako ordutegian Euskaltegira bertaratu daiteke, 946 030 040 telefonora deitu edo 630 710 168 zenbakira WhatsApp mezua bidali.