Uda Girok hamahiru kultur proposamen eramango ditu Durangoko kaleetara uda honetan
Ekainetik irailera bitartean, adin guztientzako proposamenak uztartuko ditu programazioak DURANGO | Durangok gaur goizean aurkeztu du Uda Giro programazioaren edizio berria. San Agustin Kultur Guneak antolatutako zikloak kultura herriko plaza, parke eta bestelako espazio publikoetara eramango du berriro ere uda osoan zehar. Guztira hamahiru proposamen eskainiko dira ekainaren 23tik irailaren 5era, adin guztietako herritarrei zuzenduta. […]