DOT Durangaldea

Durango Kirol Taldeak Lehen Mailari eustea izango du jokoan larunbat honetan

Zortzi taldek parte hartuko dute jaitsiera saihesteko lehia erabakigarrian Landakon

Atletismo jardunaldiaren aurkezpena.

DURANGO |Larunbat honetan, 17:00etatik 20:00etara, Lehen Mailako kluben Espainiako Txapelketako mailari eusteko azken lehia jokatuko da Landakoko pistan.. Zortzi talde arituko dira lehian kategoriari eusteko asmoz, eta horietatik bi jaitsiko dira.

Parte hartuko duten klubak honako hauek dira: Atletismo Portugalete, Irungo Super Amara BAT, Nafarroako Hiru Herri, Durango Kirol Taldea, Atletismo Badajoz, Córdoba Patrimonio Cultural, Narón Atletismo eta Vigoko Celta. Txapelketak 18 banakako proba eta bi errelebo saio (4×100 eta 4×400) bilduko ditu. Formatu honetan postu bakoitzak garrantzi handia du: lehenengotik zortzigarrenera bitartean 8 puntutik 1era banatzen dira, eta puntu horiek aurreko bi jardunaldietan lortutakoei gehituko zaizkie azken sailkapena erabakitzeko.

Etxeko taldearen erronka

Orain arteko puntuak kontuan hartuta, Córdoba Patrimonio Culturalek eta Durango Kirol Taldeak 5 punturekin ekingo diote lehiari; atzetik dituzte Super Amara BAT eta Atletismo Badajoz 4 punturekin, ya Narón 3rekin. Jaitsiera postuetan Hiru Herri, Celta eta Portugalete Atletismoa daude, bina punturekin.

Durango Kirol Taldearen helburua seigarren urtez jarraian Lehen Mailan jarraitzea da. Durangarrak hasierako puntuaziorik onenarekin iritsiko dira hitzordura, baina taldeko hiru atleta garrantzitsuren hutsuneak baldintzatuta lehiatu beharko dute Landakon.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top