DOT Durangaldea

ESKUALDEA

78 urteko gizon baten gorpua topatu dute Ibaizabal ibaian, Iurretan

Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren arrazoiak argitzeko, gaur goizeko 08:20an abisua jaso ostean IURRETA | Ertzaintza 78 urteko gizonezko baten gorpua Ibaizabal ibaian agertu izana ikertzen ari da, Iurreta parean. Gaur goizeko lehen orduan, zehazki 08:20an, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute ibaian gorpu bat zegoela ohartaraziz, Paduretako etxeen inguruan. Abisua jaso bezain laster, Ertzaintzako […]

78 urteko gizon baten gorpua topatu dute Ibaizabal ibaian, Iurretan Irakurri albistea »

Durangok Tabirako belar artifizialeko futbol zelai berriaren proiektua idazteko lizitazioa abiatu du

Futbol-zelai berria gaur egungo zelaiaren ondoan kokatuko da, haren atzealdean DURANGO | Durangoko Udalak Tabirako kirolgunean belar artifizialeko futbol 11ko zelai berriaren aurreproiektua eta egikaritze-proiektua idazteko laguntza teknikoko zerbitzuaren lizitazioa jarri du abian, kirol espazio horren eraldaketa integraleko prozesuaren baitan. Jarduera hori 2023-2027 Gobernu Planean jasota dago, eta legegintzaldi honetan bultzatutako proiektu estrategiko eta eraldatzaileen

Durangok Tabirako belar artifizialeko futbol zelai berriaren proiektua idazteko lizitazioa abiatu du Irakurri albistea »

ELAk Durangoko Gizarte Segurantzaren bulegoaren itxiera salatu du

Elkarretaratze baten bitartez salatu du egoera bariku honetan DURANGO | ELAk Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia gauzatzea eskatu du, baina bitartean plazen eta hautaketa proben lurraldetasunaren irizpidea kontuan hartzea exigitu du. Durangoko Gizarte Segurantzaren bulegoa itxita dago ekainaren 1etik langile faltagatik. ELAren arabera, egoera hori behin betikoa bihur daiteke, eta herrian ematen den zerbitzu publiko hau

ELAk Durangoko Gizarte Segurantzaren bulegoaren itxiera salatu du Irakurri albistea »

Berrizko Belodromoaren etorkizuna blokeo politikoan trabatu da

EH Bilduk uko egin dio EAJ-PNVren proposamenari ‘Marino Lejarreta’ konplexuko lanak berehala bizkortzeko DURANGALDEA | Berrizko Marino Lejarreta Belodromoaren etorkizuna borroka politikoaren esparru bihurtu da berriro ere Durangaldean. Mankomunitatearen osoko bilkura indartsu baten ostean, eskualdeko bi indar nagusiek erabateko zatiketa islatu zuten gurutzatutako bi mozioren bidez. Azpiegitura desblokeatu beharrean, proiektuaren kudeaketak sortzen duen distantzia agerian

Berrizko Belodromoaren etorkizuna blokeo politikoan trabatu da Irakurri albistea »

Eusko Jaurlaritzak Muntsaratzen alokairuko 84 etxebizitza eraikitzeko proiektua lizitatu du

Visesa sozietate publikoak 715.500 euro bideratuko ditu lanen proiektua idaztera eta zuzentzera ABADIÑO | Muntsaratzen alokairu babestuko 84 etxebizitza babestu (VPO) eraikitzeko egitasmoak aurrerapauso erabakigarria eman du. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari atxikitako Visesa sozietate publikoak ofizialki atera du lizitaziora eraikinaren proiektua idazteko eta obrak zuzendu zein ikuskatzeko kontratua, 715.500 euroko zenbatekoagatik (BEZik

Eusko Jaurlaritzak Muntsaratzen alokairuko 84 etxebizitza eraikitzeko proiektua lizitatu du Irakurri albistea »

María Soledad Fernández Alvearrek 100 urte bete ditu Berrizko komentuan

Bisitan oroitzapenezko plaka bat eta lore-sorta bat eman zizkioten BERRIZ | Eguazten honetan omenaldi hunkigarria egin zitzaion María Soledad Fernández Arroyo Alvearri, Berrizko Vera Cruz Merzedetako Misiolarien komentuan bizi den monjari, joan den apirilean bere 100 urtebetzea ospatu zuen eta. Berrizko Udaleko ordezkariak komentura joan ziren bera pertsonalki zoriontzera eta harekin une atsegin bat partekatzera.

María Soledad Fernández Alvearrek 100 urte bete ditu Berrizko komentuan Irakurri albistea »

Durangok bere lehen hiri-autobusa estreinatuko du uztailean, hilabeteko proba pilotu batekin

Zerbitzua doakoa izango da probak irauten duen bitartean, eta herriko hainbat auzo lotuko ditu erdigunearekin eta tren geltokiarekin DURANGO | Durangoko Udalak mugikortasun jasangarriaren aldeko beste urrats bat emango du datorren uztailean, herriko lehen hiri-autobus zerbitzua abian jarrita. Ekimena proba pilotu gisa jaioko da eta hilabete batera (uztail osoan zehar) luzatuko da, herritarren erantzuna eta

Durangok bere lehen hiri-autobusa estreinatuko du uztailean, hilabeteko proba pilotu batekin Irakurri albistea »

Hasi da udako denboraldia Durangoko Tabirako igerilekuan

Era berean, Tabira Kirolguneak bere eraldaketa-prozesuarekin jarraitzen du DURANGO | Tabirako udako igerilekua ireki da Durangon, udako denboraldiari hasiera emanez. Instalazioak irailaren erdialdera arte egongo dira martxan, herritarrei bero handieneko hilabeteetan aisialdirako espazio egokia eskainiz. Denboraldian zehar ordutegia ekainean, uztailean eta irailean 10:30etik 21:00etara izango da eta abuztuan 09:00etatik aurrera, horrela instalazioen erabilera ordutegia luzatuz.

Hasi da udako denboraldia Durangoko Tabirako igerilekuan Irakurri albistea »

EAJk Berrizko belodromoa estaltzeko lanak berehala lizitatzea eskatu du

Mankomunitateko osoko bilkuran mozio bat aurkeztuko du gaur arratsaldean BERRIZ | EAJ Durangaldeak agerraldia egin du gaur goizean Berrizko Marino Lejarreta belodromoan, instalazioa berritzeko eta estaltzeko obrak “guztiz geldituta” daudela salatzeko eta lanak berehala abiarazteko eskatzeko. Eskualdeko alkate eta kargu jeltzaleekin batera, txirrindularitzaren munduko aurpegi ezagunak egon dira babesa ematen, hala nola Marino Lejarreta bera, Iban

EAJk Berrizko belodromoa estaltzeko lanak berehala lizitatzea eskatu du Irakurri albistea »

Scroll to Top