Etxe batean lapurreta egitea egotzita, 45 urteko gizon bat atxilotu dute Sukarrietan
Ertzaintzak susmagarria aurkitu zuen goizaldean, lapurtutako irrati bat zeraman plastikozko poltsa batean SUKARRIETA | Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu zuen igandean, Sukarrietan, etxebizitza batean lapurreta egitea egotzita. Gertaera goizaldeko 05:30ak aldera izan zen, herritar batek poliziari jakinarazi zionean ustez lapurreta egiten ari zirela etxebizitza batean. Abisua jaso ondoren, bertaratu zen patruilak errepidearen erditik oinez […]