Enkarterrik Balmasedan edukiontzien behin eta berriz egindako erreketa gaitzetsi du
Kaltetutako edukiontziak Enkarterriko Mankomunitatearen jabetzakoak dira ENKARTERRI | Ekintza bandalikoen segidak udalerriko hainbat edukiontzi-guneri eragin die. Azken gertakaria Frontoiaren ondoko edukiontzi-gunean izan da, Martin Mendia kaleko 15. zenbakian. Bertan, errefusaren, paper-kartoiaren, biohondakinen, ontzien eta berrerabilgarrien bilketarako edukiontziak erre dituzte. Enkarterriko Mankomunitateak irmoki gaitzetsi eta arbuiatu ditu Balmasedan gertatzen ari diren behin eta berrizko ekintza bandalikoak. […]