DOT Durangaldea

ENKARTERRI

Ertzaintzak motxila bat neutralizatu du Balmasedako erdiguneko edukiontzi batean

Pertsona batek bere jarduera profesionaleko hondakinak zituela adierazi du BALMASEDA | Ostiral honetan 16:00ak aldera, pertsona batek Balmasedako erdiguneko edukiontzi batean motxila bat sartu duela ohartarazi du herritar batek. Abisua jasota, bertaratutako poliziek motxila aurkitu eta Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea (LIU) aktibatu dute. Badaezpada, ingurua hesitu egin dute. Handik gutxira, pertsona bat bertan zeuden polizia-baliabideetara hurbildu […]

Ertzaintzak motxila bat neutralizatu du Balmasedako erdiguneko edukiontzi batean Irakurri albistea »

Enkarterrik bideo kolektiboa grabatuko du larunbat honetan, Azaroaren 25aren harira

Eskualdeko hainbat udalerritako emakumeak Karrantzako Pozalagua Auditorioan elkartuko dira ENKARTERRI | Enkarterriko Mankomunitateak eskualdeko hainbat txokotako emakumeak bilduko ditu larunbat honetan, azaroaren 14an, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira bideo kolektibo bat grabatzeko. Azaroaren 25ean ospatzen da egun hori. Ekimenaren helburua abesti ezagun baten bertsio kolektiboa sortzea eta horrekin batera bideo oroigarri bat egitea

Enkarterrik bideo kolektiboa grabatuko du larunbat honetan, Azaroaren 25aren harira Irakurri albistea »

Balmasedako Udalak zazpi gazte kontratatuko ditu urtebeterako

Lanbideren laguntzari esker, sare sozialen dinamizazioan, lan-orientazioan, etxebizitza-kudeaketan eta administrazioan aritzeko lanpostuak eskainiko ditu BALMASEDA | Udalak 30 urtetik beherako zazpi gazte kontratatuko ditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren 2026ko dirulaguntza-deialdiaren barruan. Kontratu guztiek 12 hilabeteko iraupena eta lanaldi osoko jarduna izango dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 programaren esparruan kokatzen dira. Eskainiko diren

Balmasedako Udalak zazpi gazte kontratatuko ditu urtebeterako Irakurri albistea »

Sei gizon eta emakume bat atxilotu dituzte Bizkaian, droga-trafikoagatik

Atxilotzeko polizia-dispositiboa Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzua egin du Bizkaiko hainbat herritan BIZKAIA | Ertzaintzaren ikerketa aurtengo maiatzean hasi zen, eta zazpi pertsona atxilotu ditu, substantzia estupefazienteen trafikoan eta kapitalen zuriketako jarduera antolatu batean parte hartu dutelakoan. Jasotako informazio ezberdinek aztarnaren atzean jarri zituzten ikertzaileak, eta Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko agenteek “Banatzailea” izeneko ikerketa

Sei gizon eta emakume bat atxilotu dituzte Bizkaian, droga-trafikoagatik Irakurri albistea »

Enkarterrik Balmasedan edukiontzien behin eta berriz egindako erreketa gaitzetsi du

​​​Kaltetutako edukiontziak Enkarterriko Mankomunitatearen jabetzakoak dira ENKARTERRI | Ekintza bandalikoen segidak udalerriko hainbat edukiontzi-guneri eragin die. Azken gertakaria Frontoiaren ondoko edukiontzi-gunean izan da, Martin Mendia kaleko 15. zenbakian. Bertan, errefusaren, paper-kartoiaren, biohondakinen, ontzien eta berrerabilgarrien bilketarako edukiontziak erre dituzte. ​​​Enkarterriko Mankomunitateak irmoki gaitzetsi eta arbuiatu ditu Balmasedan gertatzen ari diren behin eta berrizko ekintza bandalikoak.

Enkarterrik Balmasedan edukiontzien behin eta berriz egindako erreketa gaitzetsi du Irakurri albistea »

Abanto Zierbenako Udalak oinezkoen segurtasuna indartuko du Heros zubian

Obrak 260.987,31 euroko aurrekontua du, eta metalezko babes-hesiaren ordez hormigoizko hormatxo bat jarriko da ABANTO-ZIERBENA | Gaur egun Heros zubia oinez zeharkatzen duenak ibilgailuen ondoan egin behar du bidea, bien artean metalezko babes-hesi bat baino ez dagoela. Abanto Zierbenako Udalak lizitaziora atera duen obraren bidez, babes horren ordez hormigoizko hormatxo bat jarriko da eta gaur

Abanto Zierbenako Udalak oinezkoen segurtasuna indartuko du Heros zubian Irakurri albistea »

Scroll to Top