DOT Durangaldea

Sopela eta Urduliz etxebizitza gune tentsionatu dira jada

Udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapen hori

Eusko Jaurlaritzak Sopela eta Urduliz gune tentsionatu izendatu zituen udan

BIZKAIA | Sopela eta Urduliz udalerriak etxebizitza gune tentsionatu dira jada, martitzen honetan Espainiako Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu baita.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak Sopela eta Urduliz gune tentsionatu izendatu zituen udan, Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak sinatutako bi aginduren bidez.

Bi udalek Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten urtarrilaren 8an udalerriak gune tentsionatu izendatzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) udan argitaratu zituen bi aginduak, eta, ondoren, hirugarren bat Bergararako (joan den otsailaren 3an eskatu zuen Udalak), BOEn argitaratzearekin batera ofizialki indarrean jarri arte.

Etxebizitza Eskubidearen Legean jasota dago tentsionatutako eremuaren izendapena, eta etxebizitza eskuratzea errazteko ezohiko neurri espezifikoak aplikatzeko aukera ematen du.

Izendapenak hiru urteko iraupena izango du hasieran, baina luzatu ahal izango da, baldin eta deklarazioa onartzeko arrazoi izan ziren baldintzek bere horretan jarraitzen badute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top