DOT Durangaldea

TOP 1

Durangok 600 dantzari inguru bilduko ditu larunbat honetan Dantzaren Egunean

Tailerrak, erakustaldiak eta herritarrei irekitako jarduerak izango dira Landako Gunean DURANGO | Gaur goizean aurkeztu dute Durangon XVI. Dantzaren Eguneko egitaraua. Larunbat honetan ospatuko da hitzordua Landako Gunean, eta L’atelier Dantza Eskolako 600 dantzari inguru elkartuko dira bertan. Udalarekin elkarlanean antolatutako jardunaldi honek Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du, adin guztietarako prestaturiko ekintzekin. Egitaraua 10:00etan hasiko […]

Durangok 600 dantzari inguru bilduko ditu larunbat honetan Dantzaren Egunean Irakurri albistea »

EH Bilduk plangintza falta eta EAJren kudeaketa eskasa salatu ditu Durango Kirolak-en

“Gobernua berriro atzera egiten ari da, edo bere proposamenak aurrera eramateko gai ez da”, koalizioaren iritziz DURANGO | EH Bilduk kritikatu du Durango Kirolaken egungo egoerak “planifikazio, kudeaketa eta norabide politiko falta kezkagarria” agerian uzten duela, PNVren udal gobernuaren jardunaren ondorioz. Koalizioaren arabera, herritarrak dira “iragarpenetan oinarritutako baina benetako exekuziotik urrun dagoen gobernatzeko moduaren” ondorioak

EH Bilduk plangintza falta eta EAJren kudeaketa eskasa salatu ditu Durango Kirolak-en Irakurri albistea »

Durangok agur esan dio Iosu Gandarias Herri Batasuneko zinegotzi ohiari

1987-1991 legealdian izan zen udal ordezkari DURANGO | Durangoko herriak Iosu Gandarias Ereñaga agurtuko du gaur, asteartea. Gandarias Herri Batasuneko zinegotzia izan zen herriko udalean 1987tik 1991ra bitarteko legealdian. Horrez gain, Durango Telebistako kolaboratzaile aritua zen hainbat urtez, Gau ON saioko mahai-inguru politikoetan parte hartuz. Azken agurra Basaguren beilatokian izan zen atzo arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara.

Durangok agur esan dio Iosu Gandarias Herri Batasuneko zinegotzi ohiari Irakurri albistea »

Frankismopeko emakumeen memoria berreskuratu du Durangok

Maria Laespadak erregimenaren indarkeria eta emakumeentzat Trantsizioak izandako mugak aztertu ditu DURANGO | Durangoko Elkartegiak «Frankismoa: emakumeen aurkako diktadura» hitzaldia hartu du gaur arratsaldean, Maria Laespada Lazpita Aranzadi Zientzia Elkarteko historialari eta ikertzailearen eskutik. Bizkaiko Foru Aldundiak, Aranzadik eta EMXk elkarlanean antolatutako saio honek erregimen frankistak emakumeek lortutako aurrerapenak sistematikoki nola deuseztatu zituen aztertu du

Frankismopeko emakumeen memoria berreskuratu du Durangok Irakurri albistea »

San Prudentzio jaiek musikaz, kirolez eta festa giroz beteko dute Traña‑Matiena

Apirilaren 27tik maiatzaren 10era, auzoak etenik gabeko egitaraua eskainiko du ABADIÑO | San Prudentzio jaiek musikaz, kirolez eta festa giroz beteko dute Traña‑Matiena. Apirilaren 27an emango diete hasiera jaiei, Donien Atxa jasota, eta maiatzaren 10era arte luzatuko dira. Hamar egun eskas falta dira San Prudentzio jaiei hasiera emateko, eta Traña‑Matiena auzoan azken prestaketak egiten ari

San Prudentzio jaiek musikaz, kirolez eta festa giroz beteko dute Traña‑Matiena Irakurri albistea »

EAJk Mireia Elkoroiribe berriz ere hautatu du Durangoko Alkatetzarako

Egungo Alkatea berriro ere zerrendaburu izango da, afiliatuen gehiengo osoaren babesari esker DURANGO | Durangoko EAJ-PNVk Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia, Durangoko egungo Alkatea, berriro hautatu du gehiengo osoz 2027ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako alkategai gisa. Arlo publikoan zein pribatuan ibilbide sendoarekin Elkoroiribek konpromiso eta lidergo nabarmena erakutsi du udalaren buru gisa egindako lanean. 50 urte

EAJk Mireia Elkoroiribe berriz ere hautatu du Durangoko Alkatetzarako Irakurri albistea »

Badator Jan Alai Burger, Zornotzako lehen burger lehiaketa maiatzak 3ra arte

Apirilaren 17tik maiatzaren 3ra, herriko 18 establezimenduk parte hartuko dute lehiaketan AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udalak Jan Alai Burger lehiaketaren lehen edizioa aurkeztu du gaur goizean. Ekimena apirilaren 17tik maiatzaren 3ra bitartean garatuko da, eta udalerriko 18 taberna eta jatetxe bilduko ditu. Proposamen honen ardatza sorkuntza libreko hanburgesak dira; hala, establezimenduek euren errezeta propioak landu eta

Badator Jan Alai Burger, Zornotzako lehen burger lehiaketa maiatzak 3ra arte Irakurri albistea »

Bizkaiko hainbat baseliza ezagutzeko lau ibilaldi antolatu ditu Zornotzak

Irteerak maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean egingo dira, ondarea eta bereziki bazelizak ezagutzeko, eta parte hartzeko izena aurrez eman behar da AMOREBIETA-ETXANO | Bere izenak ondo adierazten duen bezala, ‘Ibiliaz Ezagutu’ ekimenak helburu du, ibilaldi desberdinek bitartez, eskualdeko paisaia eta monumentuak ezagutzea eta horiez gozatzea. Helburu hori oinarri hartuta sortu zuen, hain zuzen, Amorebieta-Etxanoko

Bizkaiko hainbat baseliza ezagutzeko lau ibilaldi antolatu ditu Zornotzak Irakurri albistea »

Pinondoko gurutzea eta Astarloaren eskultura zaharberrituko ditu Durangoko Udalak

Lanak 8.457,90 euroko aurrekontua dute, eta Artelis Conservación y Restauración, S.L. enpresak egingo ditu DURANGO | Udalak garbiketa eta kontserbazio lanak egingo ditu datozen asteetan Pinondo parkean dauden bi eskulturatan: Pinondoko gurutzean eta Pablo Pedro Astarloaren eskulturan. Jarduera hau Udalak kultura-ondarea zaintzearen alde egindako apustuaren barruan kokatzen da eta, erakundearen lehentasuna izateaz gain, legezko betebeharra

Pinondoko gurutzea eta Astarloaren eskultura zaharberrituko ditu Durangoko Udalak Irakurri albistea »

Scroll to Top