DOT Durangaldea

Frankismopeko emakumeen memoria berreskuratu du Durangok

Maria Laespadak erregimenaren indarkeria eta emakumeentzat Trantsizioak izandako mugak aztertu ditu

Maria Laespada historialaria eta zeinu hizkuntzako interpretea, gaur arratsaldeko hitzaldian.

DURANGO | Durangoko Elkartegiak «Frankismoa: emakumeen aurkako diktadura» hitzaldia hartu du gaur arratsaldean, Maria Laespada Lazpita Aranzadi Zientzia Elkarteko historialari eta ikertzailearen eskutik. Bizkaiko Foru Aldundiak, Aranzadik eta EMXk elkarlanean antolatutako saio honek erregimen frankistak emakumeek lortutako aurrerapenak sistematikoki nola deuseztatu zituen aztertu du sakon.

Ekitaldiak zeinu hizkuntzako interprete bat izan du, eta ordubeteko saioan emakumeen eskubideen atzerakada jorratu da, Bigarren Errepublikako sufragiotik hasi eta erregimenaren kontrol sozialeraino. Bere hitzaldian, Laespadak hainbat gai giltzarri landu ditu: estatu-kolpearen ondorengo desberdintasunaren legitimazioa, Elizak eta hezkuntzak askatasun mozketetan izandako papera, Emakumearen Babeserako Patronatuaren zeregina eta Basauriko Hamaiken kasua bezalako erresistentzia adibideak.

Saioari amaiera emateko, hausnarketa garrantzitsu bat mahaigaineratu du ikertzaileak: frankismoa emakumeentzat benetan 1978an amaitu ote zen. Galdera horren bidez, demokrazia iritsi arren diktadurako eredu moralek gure gizartean izandako biziraupena jarri du zalantzan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top