1987-1991 legealdian izan zen udal ordezkari

DURANGO | Durangoko herriak Iosu Gandarias Ereñaga agurtuko du gaur, asteartea. Gandarias Herri Batasuneko zinegotzia izan zen herriko udalean 1987tik 1991ra bitarteko legealdian. Horrez gain, Durango Telebistako kolaboratzaile aritua zen hainbat urtez, Gau ON saioko mahai-inguru politikoetan parte hartuz.
Azken agurra Basaguren beilatokian izan zen atzo arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara. Zinegotzi ohia 64 urterekin hil zen, Etxebarrin.
Durangoko Udalak dolumin-mezua zabaldu du Iosu Gandariasen heriotzagatik: «Gure dolu-minik zintzoena eta besarkada bat bere familia eta hurbilekoei», adierazi dute udal ordezkariek.


