DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Euskalmetek laranjara igo du gaurko, larunbata, euriteengatik ezarritako abisua

Ordubetean 30 litro baino gehiago bota ditzake.

Ekaitz-arriskua arratsaldeko bostetatik aurrera
Ekaitz-arriskua arratsaldeko bostetatik aurrera

EGURALDIA | Abuztua eguraldi ezegonkor eta nahasiarekin agurtu nahi da. Horrela, Euskalmetek abisuak eguneratu ditu, eta arratsaldeko bostetatik gaueko hamarrak arte horiz horitik laranjara igo ditu. Ordubetean metro koadroko 30 litro baino gehiago pila daitezke. Zaparradak handiak eta trumoitsuak izan daitezke, baita bi eta hiru zentimetro arteko txingorra ere, eta zenbait lekutan prezipitazioak oso gogorrak izan daitezke. Gainera, ekaitz-guneetako haize-boladak orduko 60 eta 100 kilometro artekoak izan daitezke.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top