DOT Durangaldea

Nerea Ibarzabalek markinarrak irabazi du Eibarko finalaurrekoa

Sarrerak agortuta, 1800 bertsozale inguru elkartu dira Eibarko Ipurua kiroldegian

Seikotetik Nerea Ibarzabalek lortu du puntu gehien biltzea

EIBAR | Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo itzuliko bigarren saioa jokatu da larunbat honetan Eibarko Ipurua kiroldegian; Nerea Ibarzabalek lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela eta Gasteizen kantatuko du azaroaren 28an.

Sarrerak agortuta, 1800 bertsozale inguru elkartu dira gaur Eibarko Ipurua kiroldegian Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan. Igotz Alkorta Irastorza gai-emailearen atzetik sartu dira sei bertsolariak:

  • Alaia Martin Etxebeste
  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Asier Azpiroz Iztueta
  • Nerea Elustondo Plazaola

Seikotetik Nerea Ibarzabalek lortu du puntu gehien biltzea, 740. Horrela, finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du eta Gasteizen kantatuko du azaroaren 28an. Gainontzekoek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatzeko aukera. Gaurko saioko xehetasun gehiago ezagutzeko sakatu hemen.

Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  • Nerea Ibarzabal Salegi___________740
  • Alaia Martin Etxebeste__________722
  • Miren Artetxe Sarasola__________713.5
  • Oihana Iguaran Barandiaran_____701.5
  • Nerea Elustondo Plazaola________696
  • Asier Azpiroz Iztueta______________642.5

Egindako lanak epaitzen, gaurkoan ere, hurrengo zazpikoa aritu da: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Estitxu Agirre Agirre, Karlos Ibarguren Olalde, Lur Renteria Maleta eta Mikel Beaumont Arizaleta izango dira. Idazkari lanak, berriz, Itxaro Juaristi Olaetxea eta Miren Itziar Basterretxea Olarreagaegin dituzte.

Hurrengoa, Gernika-Lumon

Finalaurrekoetako hurrengo saioa azaroaren 7an izango da Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan, 17:00etan. Kantuan ariko diren bertsolariak Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Mendiluze Gonzalez, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzol izango dira. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top