DOT Durangaldea

Durangok omenaldia egin dio Helena Barrenetxea herriko pilotariari

Herritarrek eta pilotazaleek harrera beroa egin zioten emakumezko pilotaren erreferente handi honi

Omenaldia Ezkurdi Jai Alain izan zen ARGAZKIA: Luis Iturrioz

ZESTA-PUNTA | Durangok omenaldia egin zion joan den larunbatean Helena Barrenetxea herriko pilotariari, Argentinan jokatutako munduko txapelketan emakumezkoen banakako zesta-puntan txapeldunorde geratu ondoren.

Aitorpen-ekitaldia 18:00etarako zegoen aurreikusita, baina atzeratu egin behar izan zuten, Madrildik zetorren hegaldiaren arazo baten ondorioz. Ordutegia aldatu arren, herritar eta pilotazale ugari bildu ziren Ezkurdi Jai Alai frontoian, emakumezko pilotaren tokiko erreferente honi babesa eta aitortza adierazteko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top