DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Iurretako Kultur Aniztasunaren Astea larunbatean hasiko da Arrozen Egunarekin

Topaketa bat eta te eta pasten dastaketa bat egingo dira eguna hasteko

Arroz-eguna larunbat honetan aurkeztuko da
Arroz-eguna larunbat honetan aurkeztuko da

IURRETA | Arrozen Egunarekin hasiko da larunbat honetan, maiatzak 18, Kultur Aniztasunaren Astea Iurretako herrian. Jardunaldia topaketa batekin hasiko da eta dantza tailer batekin fainlizatuko da:

Programazioa:

Larunbata, maiatzak 18

9:00: Muntaketa
11:00 Topaketa
11:30 Tea eta pastak dastatzeko aukera.
12:00 Tailerrak
13:30 Arroz- eta kuskus-dastatzea.
14:15 Arroz-lehiaketa
14:30 Bazkaria
16:00 Manifestuen irakurketa
16:15 Kafea
16:30 Bingo tombola
18:30 Dantza tailerra

Astelehena, maiatzak 20

18:00 Zineforuma eta kafe tertulia
«Iurretako emakumeen aniztasuna»

Ostirala, maiatzak 24

Mural-graffiti tailerra Maspen
Egunean zehar horma-irudi bat margotuko da

Larunbata, maiatzak 25

Afrikaren Eguna
19:00 «Betto Snay (EuskalRAP )» musika emanaldia.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top