DOT Durangaldea

Bizkaiko 23 udalerrik 72 udaltzain plaza eskainiko dituzte Euskal Poliziaren deialdi berrian

Bilbok 26 plaza izango ditu; Barakaldok, zortzi; Getxok, lau; eta Portugaletek, beste lau. Izen-ematea urriaren 30etik azaroaren 26ra bitartean egin ahal izango da

Izen-ematea urriaren 30ean hasi zen, eta azaroaren 26ra arte

BIZKAIA | Euskal Poliziaren zazpigarren deialdi bateratuak 72 udaltzain plaza eskainiko ditu Bizkaiko 23 udalerritan, argitaratutako lan-eskaintza publikoaren arabera. Lurraldeko eskaintzaren barruan, Bilbo nabarmentzen da 26 plazarekin; Barakaldok zortzi izango ditu, eta Getxok eta Portugaletek, launa.

Gainerako plazak honela banatuko dira: Sestaok sei; Amorebieta-Etxanok, Etxebarrik eta Galdakaok bina; eta Basaurik, Bakik, Balmasedak, Berangok, Bermeok, Deriok, Durangok, Erandiok, Gorlizek, Leioak, Loiuk, Mungiak, Muskizek, Santurtzik eta Zamudiok bana.

Deialdi bateratuak 593 plaza biltzen ditu guztira: 430 Ertzaintzarako eta 163 udaltzaingoetarako, Euskadiko 37 udalerritan. Hautaketa-prozesua Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak kudeatuko du.

Izen-ematea urriaren 30ean hasi zen, eta azaroaren 26ra arte egongo da zabalik. Hautagaiek, besteak beste, 18 urte beteta izan behar dituzte, 38 urte bete gabe, Batxilergoko edo baliokideko titulua eduki eta B motako gidabaimena izan.

Lehiaketa-oposizio bidez egingo da hautaketa, eta ezagutza-probak, proba psikoteknikoak, proba fisikoak eta elkarrizketa pertsonala izango ditu, besteak beste.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top