Aurrelariak Amorebietan jokatu zuen utzita iragan denboraldian eta Vizela taldeko jokalaria zen, bigarren portugaldarra.
DOT KIROLAK | SD Huesca Iker Unzueta abadiñarrarekin indartu da. 26 urteko aurrelaria Portugalgo Vizela taldean ari zen, bigarren mailan, eta joan den denboraldian Amorebietan jokatu zuen utzita, urtarriletik.
Unzuetak bi denboraldirako sinatu du; datozen orduetan osasun-azterketa egingo du, taldekide berriekin entrenatzen hasteko eta talde katalanari Bigarren Mailako onenen artean egoteko borrokan laguntzeko. Momentuz, ligako lehen bi partidak irabazi dituzte.