DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Udal etxebizitza tasatuei buruzko lehen ordenantza izango du Durangok

Herritarren ekarpenak jasotzeko prozesu parte-hartzailea prest dago “Parte hartu” atarian

Partehartze prozesua martxoaren 5era arte egongo da zabalik
Partehartze prozesua martxoaren 5era arte egongo da zabalik

DURANGO | Durangoko hirigintza garapenak eta etxebizitza babestu publikoaren kalifikazio berriek Etxebizitza Tasatuen Udal Ordenantza idazteko beharra planteatzen dute, etxebizitza eskuratzeko baldintzak eta erregimen juridikoa arautzeko. Ordenantzaren helburua etxebizitza horiek arautzea izango da, sustapen libreko etxebizitza lortzeko zailtasunak dituzten familiei etxebizitza eskuratzeko aukera errazteko.

Ordenantzak etxebizitzen, lokalen eta eranskinen ezaugarriak jasoko ditu, babes sozialeko eta bizigarritasuneko etxebizitzen araudi teknikoa zorrotz betetzea oinarri hartuta. Dokumentuan horien araubide juridikoa ere jasoko da, haien kalifikazioa, prezioak, errentak, lurzoruaren eta urbanizazioaren gehieneko kostuei dagokien ehunekoa, esleipendun izan daitezkeen pertsonek bete beharreko baldintzak eta bidezkoak diren gainerako alderdiak adierazita.

Parte-hartze prozesua
Durangoko Udalak gai honen inguruan kaltetuak izan daitezkeen herritarren iritzia jakin nahi du, eta, horretarako, kontsulta publiko bat jarri du abian udalaren webgunearen bidez, haien iritzia jasotzeko.

Parte-hartze prozesua martxoaren 5era arte egongo da zabalik www.partehartu.durango.eus webgunean, herritarrek egokitzat jotzen dituzten ekarpenak egiteko azken egunera arte. Lankidetza aldez aurretik eskertuz, Udalak herritarrak animatzen ditu udalaren erabakietan parte hartzera, herritarren parte-hartzearen bidez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top