Junior taldeak txapeldunorde amaitu zuen finalean Getxoren aurka galdu ondoren
SASKIBALOIA | Asteburu honetan emakumezkoen kadete bereziak 08 eta emakumezkoen junior bereziak Bizkaiko Txapelketako Lauko Finala jokatu dute. Kadete mailako taldea, Noemi Lopez eta Ane Moyak zuzentzen dutena, txapeldun izendatu da finalean Getxori (50-46) Ermuan irabazita. Junior mailako taldea, Asis Iturbek, Irati Varasek eta Izaro Sarasuak zuzentzen dutena, finalerako sailkatu zen eta txapeldunorde geratu zen Getxoren aurka galdu baitzuen (36-52) Landako kiroldegian. «Zorionak denboraldi bikainagatik», zoriondu dute talde durangarrak.
Bestalde, Emakumezkoen Senior Bereziak Lauko Finala jokatuko du asteburu honetan. Finalerdia Begoñaspiren aurka jokatuko dute larunbatean 18:15ean Basauriko Urbi kiroldegian; beste finalerdian Basauri eta Erandio izango dira aurrez aurre. Finala igandean izango da, 12:15ean, agertoki berean.