DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Tabirako taldeko kadete bereziak irabazi du Lauko Finala

Junior taldeak txapeldunorde amaitu zuen finalean Getxoren aurka galdu ondoren

08 kadete talde berezia izan da txapeldun. ARGAZKIA: Tabirako ST
08 kadete talde berezia izan da txapeldun. ARGAZKIA: Tabirako ST

SASKIBALOIA | Asteburu honetan emakumezkoen kadete bereziak 08 eta emakumezkoen junior bereziak Bizkaiko Txapelketako Lauko Finala jokatu dute. Kadete mailako taldea, Noemi Lopez eta Ane Moyak zuzentzen dutena, txapeldun izendatu da finalean Getxori (50-46) Ermuan irabazita. Junior mailako taldea, Asis Iturbek, Irati Varasek eta Izaro Sarasuak zuzentzen dutena, finalerako sailkatu zen eta txapeldunorde geratu zen Getxoren aurka galdu baitzuen (36-52) Landako kiroldegian. «Zorionak denboraldi bikainagatik», zoriondu dute talde durangarrak.

 

Junior taldea txapeldunorde izendatu da. ARGAZKIA: Tabirako ST
Junior taldea txapeldunorde izendatu da. ARGAZKIA: Tabirako ST

Bestalde, Emakumezkoen Senior Bereziak Lauko Finala jokatuko du asteburu honetan. Finalerdia Begoñaspiren aurka jokatuko dute larunbatean 18:15ean Basauriko Urbi kiroldegian; beste finalerdian Basauri eta Erandio izango dira aurrez aurre. Finala igandean izango da, 12:15ean, agertoki berean.

Senior bereziak Lauko Finala jokatuko du asteburu honetan Basaurin. ARGAZKIA: Joseba Iñaki Arana
Senior bereziak Lauko Finala jokatuko du asteburu honetan Basaurin. ARGAZKIA: Joseba Iñaki Arana

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top