Sortzaileek urriaren 5era arte erregistratu ahalko dituzte euren proiektuak durangokoazoka.eus webgunean

DURANGO | Durangoko Azokaren 61. edizioa abenduaren 4tik 8ra ospatuko da aurten, eta, urtero bezala, euskal kulturaren arloko sortzaileen ekarpenekin osatuko da egitarau nagusia. Antolakuntzak gaur bertan zabaldu du Azokako gune ezberdinetan beren lanak aurkeztu nahi dituzten artisten proposamenak jasotzeko epea. Proiektuak urriaren 5era arte erregistratu daitezke durangokoazoka.eus webguneko izen-emateen atalean.
Deialdia 2026an euskaraz kaleratutako lanei zein euskal kulturarekin lotutako egitasmoei bideratuta dago, Azokako gune bakoitzaren ezaugarrien arabera:
-
Ahotsenea: Liburu eta disko berrien aurkezpenak.
-
Atartea: Ilustratzaileen lanen erakusketa eta urteko nobedadeak ezagutzera emateko gunea.
-
Berbagailua: Euskarazko bideo-podcastak (egile, hedabide eta plataformei irekia).
-
Irudienea: Ikus-entzunezko lanak: film laburrak, dokumentalak, fikzioak eta proiektuen aurkezpenak.
-
Kabia: Teknologia berriei lotutako hitzaldiak, jokoak eta tailerrak.
-
Saguganbara: Haur literatura eta musika (ikuskizunak, kontaketak eta aurkezpenak).
-
Szenatokia: Dantza, antzerki eta bakarrizketen pieza laburrak.
-
Talaia: Literaturaz kanpoko lanak eta Euskal Herriari zuzenean eragiten dioten gaien inguruko proposamenak.
Azoka aurreko egitasmoak
Guneetako egitarauaz gain, beste hiru deialdi garrantzitsu ere zabaldu dira:
-
DA! PRO (Profesionalen topaketa): Haur ikuskizunen sorkuntzarako jardunaldia azaroaren 24an egingo da eta musikarena azaroaren 26an. Programatzaileen aurrean lanak aurkezteko izen-ematea urriaren 13ra arte egongo da zabalik.
-
Zu Non, Han DA!: Euskal Herriko liburu-dendetan egingo diren aurkezpenetarako eskaerak urriaren 5era arte aurkeztu daitezke.
-
Ikasle Goiza (Abenduak 4): Ikastetxeek tailerretan izena emateko epea urriaren 9ra arte luzatuko da.
Azkenik, antolakuntzak gogorarazi du Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea irailaren 30ean amaituko dela.


