Talde durangarrako kirolariek sei urre, zilar bat eta brontze bat lortu zituzten Nojan jokatutako proban
DOT KIROLAK | Joan den asteburuan Espainiako I. Udako Kopa ospatu da Kantabriako Noja hondartzan. Bertan, Tabiraitek, Tabira Igeriketa Taldeak, bere ahalmen handia erakutsi zuen domina ugarirekin eta bere kirolariek maila handia eman zutelarik. Aipamen berezia Gonzalo Diazi, urrezko bost domina eta zilar batekin. Durangarrak bere partehartzea gazteen begirale lanekin txandakatu zuen. Hurrengo hitzordua uztailaren 14tik 21era izango da, Castelloko Guruguru hondartzan jokatuko den Espainiako txapelketarekin.
ESPRINTA
* Ibai Rodriguez – Espainiako txapelduna (Junior)
* Enaitz Aretxabaleta – 7. postua (Junior)
* Adrian Fernandez – 5. postua (absolutua)
* Anes Mokaddem – 9. postua (Gaztea)
* Gonzalo Diaz – 1. (40-44)
SALBAMENDUKO SKI
* Gonzalo Diaz – 1. (40-44)
SURF IGERI
* Anes Mokaddem – 9. postua (Gaztea)
* Gonzalo Diaz – 1. (40-44)
TAULA
* Erenoitz Barrenetxea – 8.a (absolutua)
* Gonzalo Diaz – 2.a (40-44)
BANDERAK
* Anes Mokaddem – 3. sailkatua. (Gazteak)
* Ibai Rodriguez – 8.a (Juniorra)
* Enaitz Aretxabaleta – 7.a (Juniorra)
* Adrian Fernandez – 6.a (absolutua)
* Gonzalo Diaz – 1. (40-44)
OCEAN
* Gonzalo Diaz – 1. (40-44)