Parte hartu nahi duten merkataritza-establezimenduen atxikipen-epea zabaldu da

ONDARROA | Udalak eta Zatozte Elkarteak 2026ko Ondarroako Bonu Kanpaina ipini dute martxan. Lehen epe honetan, parte hartu nahi duten merkataritza-establezimenduen atxikipen-epea zabaldu da; irailaren 25erarte daukate denda eta tabernek izena emateko epea.
Ondarroako Udalak eta Zatoztek, Ondarroako Dendari eta Ostalarien Elkarteak elkarlanean antolatu dute, beste urte batez, Ondarroako Bonua kanpaina, herriko merkataritza sustatzeko eta tokiko kontsumo arduratsua Ondarroako establezimenduetan bultzatzeko helburuekin. Herriko merkataritza-establezimenduek daukate kanpainan parte hartzeko aukera. Kanpainaren xedearekin bat egin dute Udalak eta Zatoztek “ekimenaren helburua da herriko merkataritzari bultzada ematea eta herritarrak Ondarroan bertan kontsumitzera animatzea, tokiko establezimenduen jarduera eta dinamizazioa sustatuz”.
Behin establezimenduen atxikipen-epea amaituta, kanpainaren xehetasunak eta herritarrek bonuak eskuratzeko eta erabiltzeko izango duten prozedura jakinaraziko dira.
Ondarroako Bonuaren hasiera kanpaina hasi aurreko egunean iragarriko da, eta une horretan emango da bonuen kopuruari, erabilera-baldintzei eta gainerako xehetasunei buruzko informazio guztia.
Udalak eta Zatozte elkarteak herriko merkataritza-establezimenduak kanpainan parte hartzera animatzen dituzte, eta ekimen honekin tokiko merkataritzari beste bultzada bat ematea espero dute.


