DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Durangaldeko 25 erreportaje eta dokumental bildu ditu Gerediagak bere artxiboan

Plataformak eskualdearen historia zabaltzen lagundu nahi du eta herritarren eskura jarri nahi du material hau

Gerediagak ikus-entzunezko artxiboa zabaldu du
Gerediagak ikus-entzunezko artxiboa zabaldu du

DURANGALDEA | Gerediaga Elkarteak «Garaia, Durangaldeko ikus-entzunezkoen biltegi birtuala» jarri zuen martxan otsailean, eskualdeko memoria eta ondarea zabaltzeko ekarpenak egiteko eta gordetzeko. Lehen ikus-entzunezkoak memoria historikoari buruzko testigantzak izan ziren gehienbat.

Orain, elkarteak sail berri bat sortu du, eta bertan Durangaldeko historiarekin, kulturarekin eta gizarte gaiekin lotutako dokumentalak eta erreportajeak bildu dituzte plataforma bakar batean eta helburu bikoitzarekin: eskualdearen historia zabaltzen laguntzea eta herritarren eskura jartzea.

Lan batzuk ezagunak dira jendearentzat, eta sareko hainbat plataformatan aurki daitezke. Beste batzuk, aldiz, elkartearen dokumentazio-zentroan biltegiratuta egon dira formatu desberdinetan, VHS, Beta eta zaharragoak diren beste batzuk, eta digitalizatu ondoren plataformara igo dira.

Garaiak ondare hori guztia batu eta babesteko balioko du, uzta garaian gordetzen zen bezala (Garaia euskaraz). Plataforma hori herritarren eta eragileen eskura egotea nahi dugu. Horregatik, Durangaldeari buruzko edozein dokumentalek edo erreportajek bere lekua izango du.

Jaso eta digitalizatu ahala, biltegia handitu egingo da ikus-entzunezko kopuruari dagokionez, herritarren ekarpenei esker.

25 dokumental inguruk osatzen dute hasierako katalogoa. Ikus-entzunezkoak dira, oso gai desberdinak zabaltzen dituzte eta Durangaldeko hainbat udalerriren ondarean eta historian murgiltzeko aukera ematen dute. Adibide batzuk: Txelu Angoitiaren “Trenak ekarritakoak”, Jone Guenetxeak zuzendu eta Bideografikek ekoitzitako “Jantzari”, Juanjoren “Elorrioko lehen aldiak”
López, Julen Orbegozoren “Ate ostean, Mañariko 13 alabak” eta Labayru Fundazioaren “Berriz, metalez eta ekinez hazia”.

Plataformaren lehen izenburuak:

Dokumentalak

  • Trenak ekarritakoak – Txelu Angoitia/Durangoko Udala. 2023.
  • Jantzari – Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias/Bideografik. 2020.
  • Erroa eta geroa – Ainoa Olaso/Itziar Bastarrika. 2019.
  • Joseba Sarrionandia, hemen eta han – Peru Madalena eta Pello Salaberria. 2017.
  • Durango 80. Herri Kultura – Unai Iturriaga/Bideografik. 2011.
  • Ilunetik Argira – Markel Onaindia. 2022.
  • Zeresana. Durangaldeko gazteak eta euskara – Berbaro/Durangaldeko Amankomunazgoa. 2023.
  • Bizkargin santikurutzak. Tradizinoa eta memoria – Labayru fundazioa/Amorebieta-Etxanoko udala. 2023.
  • Bizi bat oroimenean. Xabier Amuriza – Larraitz García/Pausa produkzioak/Etxanoko Andra Mari Berri elkartea. 2023.
  • Berriz: metalez eta ekinez hazia – Labayru fundazioa/Berrizko Udala. 2022.
  • Berriz: Arrierreka, uraren indarra. Ondarea ezagutuz – Labayru fundazioa/Berrizko Udala. 2022.
  • Durangoko bonbardaketa.- Jesus Mari Arruabarrena eta Pablo Garitaonandia/Gerediaga elkartea. 1989-2012.
  • Martxoak 31 gogoan – Jone Guenetxea/Bideografik. 2007.
  • Durango, oroimenaren gogoan – Juanjo Lopez/Durango 1936 elkartea. 2009.
  • Aztarnak – Bideografik/Gerediaga elkartea. 2016.
  • Otxandio 1936ko gerran
  • Atearen ostean, Mañariko 13 alabak – Julen Orbegozo eta Carlos Iglesias/Bideografik. 2020.
  • Iurretako kofradiak.
  • Elorrioko lehen aldiak – Juanjo Lopez/Elorrioko Udala eta Arriola aretoa. 1991

Erreportajeak

  • 1987 Harrizko arrastea Zaldibar – Megavideon.
  • San Faustoetako futbito txapelketako finala 1987- Megavideo
  • San Blasak 1986.
  • Garai – Megavideo baserriak
  • Durangoko Jaiak 1988. – Megavideo
  • Durangoko banda 1993 – Megavideo
  • Urrijena 1994 – Megavideo
  • Iurretako kofradien eguna 1996

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top