DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Ostiral ostarteak, larunbat ekaiztsua eta igande gris eta freskoagoa Durangaldean

Maximoak 25 gradu inguruan mantenduko dira igandera arte, eta 19ra arte jaitsiko dira

Eguraldi ekaiztsua datozen egunetan Durangaldean
Eguraldi ekaiztsua datozen egunetan Durangaldean

EGURALDIA | Datozen orduetan udaberriko giroari eutsiko diogu, baina eskualdeko ezegonkortasunak gora egingo du, ekaitzak izan baitaitezke, batez ere bihar, larunbata. Iganderako egun grisagoa espero da, euria eta giro freskoagoa, merkurioa 19 graduren bueltan ibiliko da. Joera horrek datorren astearen hasiera markatuko du, ostegunera arte, San Antonion, euria itzuliko baita

Ostirala, ezegonkortasun handiagoa

Ostiralean ezegonkortasuna handiagoa izango da eta goizetik nabarituko da, hodei gehiagorekin eta zaparrada txiki eta sakabanaturen batekin. Arratsaldean zaparradak probabilitate handiagokoak izango dira, orokorrean ahulak, baina zenbait tokitan trumoitsuak eta zertxobait gogorragoak izan daitezke. Ebro ibarrean hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean iparraldekoa finkatuko da. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira.

Ekaitzak datozen egunetarako
Ekaitzak datozen egunetarako

Larunbata, txingorra egiteko aukera

Ezegonkortasuna areagotu egiten da arratsaldean. Goizean ez da baztertzen zaparrada txiki eta sakabanatu batzuk botatzea. Arratsaldean, ordea, ezegonkortasuna areagotu egingo da, eta zaparradak eta ekaitzak izango dira nagusi, batez ere azken orduetan. Iparraldeko haizeak nagusituko dira, arratsaldean gogorragoak, eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, batez ere barnealdeko eskualdeetan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top