DOTen Whatsapp kanalean jasotako mezuak, 656182430
MAÑARIA | Udal zerbitzuaren erabiltzaileek gimnasioaren garbitasun eta mantentze falta salatu dute. «Mañariko gimnasioak duen higiene-falta ez zen nahikoa, erratza eta lanbasa ez baititu ezagutzen, gimnasioa ordaindu behar dugu, eta ez dago ez garbiketarik, ez aparatuen mantenurik, baina kobratu bai egiten dala baina gainerakoa erabat utzita dago,», adierazi dute 656182430 DOTen Whatsapp kanalean jasotako mezu batean. «Duela hilabete leihoa erabiltzaile baten gainera erori zen, eta gaur egun (maiatzak 21) konpondu gabe dago oraindik. Hori da egiten dioten kasua (argazkiek beren kabuz hitz egiten dute). Lotsa eman beharko lioke udalean dagoenari», nabarmendu dute.
Udalak erantzun du garbiketa-zerbitzua ohikoa dela, eta leihoari dagokionez baieztatu dute baloikada batek eragin zuela eliptika erabiltzen ari zen erabiltzaile baten gainera erortzea. Udal iturrien arabera, mantentze zerbitzua aste honetan egon da.