DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Gizonezkoen Tabirakoren garaipen erosoa Unamunoren aurka (59-77)

Durangarrek sailkapen gorenean jarraitzen dute Loiola Indautxurekin berdinduta

Durangarrek etxetik kanpo lortutako garaipena. ARGAZKIA: Adri Herrero
Durangarrek etxetik kanpo lortutako garaipena. ARGAZKIA: Adri Herrero

SASKIBALOIA | Tabirako Baquek Unamunori irabazi zion (59-77) eta sailkapen gorenean jarraitzen du 21 garaipen eta 3 porrotekin, Loiola Indautxurekin berdinduta. Durangarrek aise irabazi zuten partida. Markagailuan agintzen hasi ziren (10-19) eta bigarren laurden estuago baten ondoren, abantaila handiarekin joan ziren atsedenaldira: 27-39. Hirugarren partzialean, Tabirakok abantaila handitu zuen 37-58ra arte, eta azken laurdena tramite hutsa izan zen, +18 amaierara iritsi arte: 59-77. Erreboteko aldea ere nabarmena izan zen: 27 bilbotar, 43 Xabier Chicoren gidaritzapean.

Banakako estatistikari dagokionez, azpimarratzekoa da Xabier Arroitajaureguiren jardun bikaina, 22 puntu eta 6 erreboterekin. Jon Aldecoa (13 puntu eta 7 errebote), Mohamed Ndongekin (10 puntu eta 4 errebote) eta Mikel Amestirekin (9 puntu eta 4 errebote) batera. Ligako azken-aurreko jardunaldian, Urgatzi hartuko du larunbat honetan 20:00etan.

1 thoughts on “Gizonezkoen Tabirakoren garaipen erosoa Unamunoren aurka (59-77)”

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top