DOT Durangaldea

Kulturaleko Gazteen A taldeak Euskal Kopa irabazi du Athletic B-ri irabazi ondoren

Ligan nagusitasun osoz aritu dira durangarrak, 73 punturekin

Aurten titulua etxean geratu da

DURANGO – Durangoko Kulturaleko Gazteen A taldeak amesturiko denboraldia sinatu du Liga eta Euskal Kopa bereganatu ostean. Ligan nagusitasun osoz aritu dira durangarrak, txapelketa 73 punturekin (21 garaipen, 10 berdinketa eta 3 porrot). Kopan ere bide beretik joan dira; final-zortziretan Beasain utzi zuten bidean (3-1) eta final-laurdenetan Romo (3-2). Joan den asteburuan Tabiran jokatutako azken fasean, Leioari 1 eta 2 gailendu zitzaizkion finalaurrekoetan, Danel Vivancoren (Leioa) hasierako golari buelta emanda; Kulturalaren aldetik, Enaitz Sevillak (51. minutuan) eta Aimar Ferreirok (90. minutuan) lortu zituzten golak.

Final handian, durangarrak bi eta huts aurreratu ziren Athletic B-ren aurka. Bigarren zatian, talde zuri-gorriak erreakzionatu eta neurketa berdintzea lortu zuen bi golekin. Luzapenean, Martin Urien atezain urdin-zuria bilakatu zen heroia, Tabira leporaino bete zuen zaleriaren zoramenerako, penalti bat gelditu baitzuen. Gero, penalti jaurtiketetan, atezainak beste bi penalti aldendu zituen eta bera izan zen protagonista nagusia etxeko zaleen festarako. Titulua etxean geratu da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top