DOT Durangaldea

Asteburuan eguraldiak okerrera egingo du Bizkaian

Tenperaturak 15-16 ºC inguruan ibiliko dira

Tenperaturak 10 eta 16 ºC artean ibiliko dira. ARGAZKIA: Xabier Elguezua

EGURALDIA | Ostirala, azaroak 20, nahiko lasaia izango da. Goizean lanbroa eta laino-guneak ager daitezke, baina egunean zehar hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Tenperaturak 10 eta 16 ºC artean ibiliko dira.

Larunbatean, azaroak 21, eguraldiak nabarmen egingo du okerrera: zerua estalita egongo da, euri ugari egingo du eta arratsaldean ekaitzak ere izan daitezke. Maximoak 15 ºC ingurura jaitsiko dira.

Igandean, azaroak 22, ezegonkortasuna gutxitzen joango da. Goizean oraindik zaparradak espero dira, elur-kota 1.400 metrora egongo da, baina eguerditik aurrera ostarteak zabalduko dira. Tenperaturak 8 eta 16 ºC artean ibiliko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top