DOT Durangaldea

Joseba Muguruzak SD Amorebietako eskuin hegala sendotuko du

Debako futbolariak esperientzia zabala dakar zornotzarren taldera

Muguruza zortzi urteren ondoren itzuliko da Euskadira

KIROLAK | SD Amorebietak beste fitxaketa bat iragarri du datorren denboraldirako: Joseba Muguruza Bengoa (Deba, 1994). Atzelari gipuzkoarra eskuin hegala indartzera dator, ia 300 partidako bizkar-zorroa lagun duela Lehen Federazioan eta antzinako Bigarren B Mailan, Bigarren Mailan jokatzetik igaro izateaz gain.

Muguruza zortzi urteren ondoren itzuliko da Euskadira. Real Sociedad B-n lau denboraldi osatu ondoren —non 134 partidatan 31 gol sartu zituen erasoan jokatuz—, ibilbide emankorra osatu du etxetik kanpo: CD Castellónekin Bigarren Mailara igotzea lortu zuen (2019-20), CE Sabadell eta Cultural Leonesa taldeetan aritu zen, eta azken bi urteetan Andorrako Inter d’Escaldesen jokatu du. Azken talde honekin liga irabazi, txapelketako asistentzia-emaile nagusia izan eta Txapeldunen Ligako aurre-fasea jokatzetik dator.

Esperientzia, ibilbidea eta kalitatea zornotzarren atzealdea sendotzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top