Tenperaturan ez dugu aldaketa handirik nabarituko gaur

EGURALDIA | Ostiralean hodei gehiago agertuko dira goizean. Goizean behe-hodei asko izango ditugu ipar partean eta tarteka euri apur bat egin dezake. Arratsaldean, aldiz, hodeiak gutxitu egingo dira eta Kantauri isurialdean zerua ez da erabat garbi geratuko, hodei multzo batzuk geratuko dira. Araba hegoaldean eta Nafarroa erdi eta hegoaldean hodei gutxiago egongo dira eta giroa argiagoa izango da. Tenperaturan ez dugu aldaketa handirik nabarituko eta haizeak ipar-mendebaldetik joko du goizean eta iparraldetik arratsaldean


