DOT Durangaldea

Gontzal Diaz-Beitia, gizonezkoen lehen taldeko medikua

Josean Lekuek, Athletic Clubeko zerbitzu medikoetako arduradun nagusiak, izendatu du kargurako. Getxotarrak 23 urteko ibilbidea egin du Lezaman, hainbat eginkizun betez

Gontzal Diaz-Beitia. Argazkia: Athletic Club

ATHLETIC CLUB | Gontzal Diaz-Beitia gizonezkoen lehen taldeko mediku berria izango da. Erabakia Josean Lekuek hartu du, Athletic Clubeko zerbitzu medikoetako arduradun nagusiak. 23 urteko ibilbidea du Diaz-Beitiak Lezaman, eta azkenaldian harrobiko taldeen mediku arduraduna izan da. Aurretik, emakumezkoen lehen taldean eta Bilbao Athleticen ere hainbat etapatan jardun du mediku lanetan.

Getxotarrak Medikuntza eta Kirurgiako ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean 1997an. Ondoren, Kirol Medikuntzako MIR espezialitatea egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean, Sant Cugateko Errendimendu Handiko Zentroan. Horrez gain, 2007az geroztik Giza Fisiologiako eta Kirol Fisiologiako irakaslea da EHUn, eta irakaskuntza lan hori Lezamako bere ibilbide luzearekin uztartu du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top