Hirugarren Federazioko SD Leioako agintariei lan bikaina egitetik dator

DOT KIROLAK | SD Amorebietak iragarri du Jon Castrillo Fuentes (Berango, 1995-08-05) lehen taldeko entrenatzailea izango dela 2026-27 denboraldiari begira. Urdinen teknikari berria Hirugarren Federazioko SD Leioan lan ona egitetik dator. Izan ere, azken denboraldi honetan igoera lortzeko pauso bakarrera geratu da.
Castrillo 2023-24 denboraldiaren erdialdean igo zen Sarrienako lehen taldera Jubenil A taldetik norabidea zuzentzeko, une horretan jaitsiera postuen atarian baitzegoen eta azkenean sailkapeneko erdi-goiko aldean amaitu zuen txapelketa. Ondorengo bi denboraldietan taldea Bigarren Federaziora igotzeko playoffetan sartzea lortu du, hirugarren postuan 2024-25ean eta bigarren postuan 2025-26an amaitu ondoren. Azken honetan igoera lortzetik gertu geratu da, fase autonomikoan Touring eta Derioren aurkako kanporaketetan gailendu ondoren. Hala ere, ezin izan dute Albaceteren bigarren taldea gainditu azken kanporaketa nazionalean, etxean 1-0 irabazi ostean Carlos Belmonte zelaian 2-0 galdu baitzuten.


