DOT Durangaldea

Durangok Sexu Aholkularitza Zerbitzua indartu eta Gaztegunean berrikuntzak txertatu ditu

Bestalde, Gazteguneak ice hockey mahai bat eta sofa berriak gehitu ditu espazioa hobetzeko, erabiltzaileen proposamenetan oinarrituta

Udalak Sexu Aholkularitza Zerbitzua indartu du.

DURANGO | Udalak Sexu Aholkularitza Zerbitzua indartu du. Bi astean behin eskainiko da, astearteetan, 17:00etatik 19:00etara, Intxaurrondoko Gaztegunean. Saio horiek gazteei zuzenduta daude, eta sexualitatearekin lotutako gaietan orientazioa eta laguntza eskaintzeko espazio seguru eta irisgarria izatea dute helburu. Saioetara joateko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Orain harremanetarako zenbakia 644 89 86 61 da, eta WhatsApp bidez jar daiteke harremanetan hitzordua eskatzeko, zalantzak argitzeko edo informazioa lortzeko, eguneko edozein unetan.

Bestalde, hobekuntzak egin dira Gaztegunean, erabiltzaileen proposamenetan oinarrituta. Hobekuntzen artean, ice hockey mahai bat eta sofa berriak daude, erabiltzaileentzat espazio erosoagoa eta aisialdirako aukera gehiago eskaintzeko asmoz.

Gazteguneko ordutegia, 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendua, larunbatetan 17:00etatik 20:30era eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top