DOT Durangaldea

Barikuan ezegonkortasuna areagotu egingo da

Tenperatura maximoek gora egingo dute

Arratsaldean trumoi-hodeiak garatuko dira ARGAZKIA: Victor Uriarte

EGURALDIA | Ostiralean, egunak aurrera egin ahala ezegonkortasuna areagotu egingo da. Goizean hodeiak eta ostarteak ikusiko ditugu eta giroa lasaia izango da, baina ezingo gara fidatu; Ebro ibarrean goizean behe-hodeiak nagusituko dira. Arratsaldean trumoi-hodeiak garatuko dira eta zaparradak utziko dituzte nonahi, zenbait tokitan mardulak izan daitezke, txingorra egin dezake eta haize-bolada oso gogorrak izan daitezke. Hego-ekialdeko haizea nagusituko da eta tarteka zakar joko du. Tenperatura maximoek gora egingo dute, batez ere Kantauri isurialdean, 25 ºC-ren bueltan ibiliko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top