Eguerdiko 12:00etan hasiko da Josepa Kale-Kale Taldearekin
DURANGO | Durangoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu datorren igandean, urtarrilak 26, 12:00etan Madalena Plazan egingo den Durango Kantari jardunaldi berri batean parte hartzera. Oraingo honetan, Josepa Kale Taldea arduratuko da jardunaldia dinamizatzeaz.
Interesdunek doan deskargatu ahal izango dute kantutegia, kartel ofizialean agertzen den QR kodea eskaneatuz, edo 2 euroren truke erosi ahal izango dute Kurutzesantuko Turismo Informazio Bulegoan.