Leku batzuetan zaparrada trumoitsuak oso handiak izan daitezke

EGURALDIA | Gaur zerua lainotuta egongo da eta tenperaturak behera egingo du. Ia egun osoan hodeiak izango dira nagusi. Goizean behe-hodeiak gailenduko dira, batez ere ipar partean, eta bertan tarteka euria egingo du. Eguerdi inguruan baliteke hegoaldean ostarteak zabaltzea, baina arratsaldean berriz ere lainotzera egingo du. Orduan ezegonkortasuna handitu egingo da eta trumoi-ekaitzak espero dira. Leku batzuetan zaparrada trumoitsuak oso handiak izan daitezke eta prezipitazio ugari utz dezakete, batez ere Nafarroan. Zaparradekin batera, txingorra egin dezake eta haize-bolada gogorrak izan daitezke. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, batez ere barnealdean. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea ibiliko da.


