Udalak zedroak eta urkiak landatu ditu eta sasoiko loreak udalerriko hainbat gunetan

ABANTO ZIERBENA | Udalak aste honetan kendu ditu haizeak bide berdean botatako zuhaitzak eta adarrak. Ibilbidean belarra mozteko eta garbiketa-lanak ere egin ditu. Las Carrerasen, berriz, zedroak eta urkiak landatu ditu, eta udalerriko hainbat tokitan sasoiko loreak jarri ditu. Obra eta Zerbitzuen Arloak koordinatu ditu jarduera horiek.
Belarra mozteko eta garbitzeko lanak udalerriko hainbat gunetara zabaldu dira. San Pedroko eta Gallartako hilerrietan, El Cerronen, Doctor Areilzan eta udaletxearen inguruan egin dituzte lanak. Doctor Areilzan, gainera, eroritako hostoak bildu dituzte. San Pedroko eremuan eta El Casal ikastetxean ere belarra moztu, eta landareak eta zuhaixkak inausi dituzte.
Landa-auzoetan ere hainbat lan egin dituzte. Kotorrion, ura husteko hodiak garbitu eta bideetako sasiak kendu dituzte. Las Rubiasen, berriz, belarra moztu eta bideetako landaredia garbitu dute.
Udalak datozen egunetan ere jarraituko du mantentze-lanekin. Abenduaren 1eko astean, Kotorrioko lur-mugetako sasiak kendu eta inausketa-lanak


